AURKEZPENA

Ia hamar urte pasa dira azken Gipuzkoako Eskalada Gida argitaratu zenetik. Garai hartan Gorka eta Txinguk lan bikana egin zuten gida plazaratzen. Hala ere, askotan entzun izan det berritu egin beharko zela. Urte hauetan eskalada eskola batzuk ez dira ia aldatu, beste batzuek berriz aldaketa asko jasan dituzte: biak, ekipamendua, sektore eta gune berrik sortu eta desagertu egin dira. Horregatik, arratsalde batean berritzea animatu nintzen eta geroztik eskalada eskoletara arkatz batekin joateko ohitura hartu nuen, ikusten nituen aldaketak apuntatzeko.

Krokis batzuk eginak nituen ere ez nekien ondo hianbeste informazioa nola bideratu. Bizi garen gizarte eta garaian informazioa ia momentuan lortzen dugu eta denbora guztian berritzen ari da (onerako eta txarrerako). Lagun batzuekin komentatu eta gero, argi genuen baliabide berriak erabili behar genituela, interneten bidez informazio zabaltzea askoz praktiko eta erabilgarriagoa baita. Gainera, eguneratzeko aukera eskaintzen du. Horregatik, blog hau sortzea erabaki genuen. Gipuzkoako eskala guneak pixkanaka berritzen joango gara (ze denbora libre daukagun arabera) eta hemen jarriko dugu, gure etxe ondoan hainbeste gustatzen zaizkigun eskalada guneak denok ezagut eta goza dezagun.
Noski, akatsak, aldaketak, hobekuntzak, ideiak, kritikak eta abar komentatu nahi izanez gero helbide honetara bidali mesedez, gipuzkoaneskalatzen@gmail.com, denon artean informazioa hobetu eta eguneratuta mantendu dezakegu.
Asko dira proiektu honekin laguntzen didatenak. Guztiei ESKERRIK ASKO